Komunikasten

Sare sozialak: “Lagun bezala gehitu”


Lagun eskaera berria
Erabiltzailea: Komunikazioa Ikasten

Hau da Facebooken integratzeko egin dudan proban jarri dudan informazio bakarra.

Lagunak egiteko komunikazioa eta publizitate hitzekin zerikusia duten talde eta pertsonei eskaera egin diet, inolako mezurik bidali gabe. Aurretik, fidagarriago izateko, nire burua eta nire lagun bat gehitu ditut, guztiz ezezaguna ez izateko. Gutxi gora behera 100 pertsonei eta talderi bidali diet lagun eskaera. Segituan lagunak gehitzen hasi dira, ikaragarria! Ez dakite nor naizen ezta zertan ari naizen.

Astebete pasa ondoren, 53 lagun ditut, gehienak erakundeak dira: publizitate agentziak, komunikazio eskolak eta hedabideak. Halere, zerrendan 13 ezezagun daude. Denek ez naute onartu, noski. Bakar batek galdetu dit ea nor naizen. Azken honek ez ditu lagunak edonola onartzen badakielako tranpa egin dezakegula. “Nor zara? Zelan izan duzu nire berri? Zergatik onartu behar zaitut nire lagun moduan?”, galdetu dit.

Lagunekin batera zeharkako publizitatea jasotzen hasi naiz. Talde bakoitzak bere kontuen berri ematen du modu aske eta natural batean, zertan ari den esanez antolatutako ekintzen berri ematen du, interneten igotako artikulu baten linka jasotzen du, bideoak/argazkiak erakusten ditu…

Aukera berri bat

Sare sozialak komunikatzeko bide berria dira. Dirudienez mundu osoa konektatuta dago 6 pausutan, hau da, 6 pertsonen arteko harremanen bidez. Hori da sare sozialen filosofia.

Hedabide berri baten aurrean gaude, hortaz, publizitatzeko bidea ere bihurtu da. Zein politikok ez du bere kanpainan facebook erabili? Ezagunena Obama badugu ere, EAEko hauteskundeetan hautagaiek ere erabili dute. Euskalgintza ere erabiltzen hasi da (Adibidez: Kontseilua eta Sustatu).

Komunikabide berri hau hedabide tradizionalek ere baliatzen dute. Esate baterako Diario Vascok, Goiena Telebistak eta EITBk badute beren profila.

Marketin zuzeneko bide biral hau esplotatzen ari dira leku guztietatik. Jada ez da lagunen sare sozial soila, bestelako informazioa jaso, bidali eta sarekatzeko modu berria da. Komunikazio kanpaina bat burutzeko kanala ere bada (adibidez: Burger Kingek egindako kanpaina). Oraingoz komunikatzeko hedabide moduan testeatuta izaten ari da. Denek nahi dute muturra facebook bezalako sare batean sartu.

Esperientziak

Proba hau ‘publizitatearen merkatu baliospena‘ ikasgaiko irakasleak proposatu digu, beste norbaitek egindakoa adibide hartuta. Oso interesgarria izan da klasekide bakoitzak izan duen esperientzia, blogetan saltseatzen ibili naiz.

Orokorrean klasekideak sare sozial batean egon arren ez dira hauekin gehiegi fiatzen. Gehienen aburuz, facebook ez da moda kontu soila. Ni ere horrekin ados nago, hedabide berria asmatu baitu Obamaren lankide horrek.

Hausnarketa interesgarria da Amaiak egin duena. Kanpaina baten xede talde jakinera iristeko bide zuzena eta merkea da sare soziala. Era berean, norberaren buruaren publizitatea egiteko era bat dela ere aipatu du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on martxoa 12, 2009 by in Eraginkortasunaren baliospena.
%d bloggers like this: