Komunikasten

Iragartzeko bide tradizionaletik at

Bigarren ariketa hau oso erraza da.
Internet barrena surfeatzea besterik ez duzu egin behar.
Hamabost minutu dituzu nahi duzuna egiteko: posta elektronikoa irakurri, egunkaria birpasatu, zinema kartelerari begirada bat bota, unibertsitateko orrian bekaren bat bilatu… nahi duzuna.
Paper edo word orri batean, apunta itzazu bisitatzen dituzun orrien izenak edo helbideak.
Hamabost minutu horiek pasatuta, buelta zaitez orri honetara eta irakurri beheko galderak.
Internet-adikzioa
Aski da, igaro dira hamabost minutu horiek.
Ariketatxo bat orain.
Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu…
Hauteskunde gaua da, bozkatzeko aretoak itxi berri dituzte eta zenbaketarekin ari dira, 20:30ak dira. Hortaz, interneten kuxkuxeatzen nabil. Ibilaldia egunkarien atarietan hasi dut, Berria, El Correo, El País, Gara… Ondoren interneteko informazio atarietara jo dut: sustatu, erabili, argia, info7… Bitartean hainbat alditan desbideratu naiz gaiari buruzko blogak eta alderdien webguneetan muturra sartzeko.
Publizitateari ez diot jaramon handirik egin. Halere, nahi gabe, alderdien hainbat iragarki ikusi ditut, jada ezagunak ditudanez erraz baztertu ditut nire ibilbidetik. Batez ere, bannerrak baztertu ditut, ez ditut pop-up nazkagarriak itxi behar izan.
Bidean publizitate mezuak jasoko nituelakoan nago, baina ez ditut gogoratzen. Ahalegin handia eginez El Mundoko atarian kotxe baten iragarkia ikusi dudala uste dut, baina ez dut marka gogoratzen, kotxe baten marrazkia baina ez dut ikusi goikaldeko banner batean.
Era berean, publizitatea izan arren niretzat ohikoak diren iragarki batzuk gogoratzen ditut atentzioa deitu didatelako nire lanekin harremana dutelako. Batetik, hauteskundeen inguruko azterketa egiten duen blogari baten gunean ‘.eus’ domeinuaren aldeko banner txiki bat ikusi dut. Bestetik, Argiaren atarian ‘Euskaraz bai’ logoa mantentzen dutela egiaztatu dut. Bi banner txiki hauek aurretik ezagunak nituelako gogoratzen ditut.

Alderdi politikoen webguneetan kuxkuxeatzen ibili naizenean bannertxo batean klik egin dut. Eaj-k gazteentzako duen atal batean sartu naiz. Diseinua erakargarria zelako sartu naiz, baina propaganda hutsa zela ikusi dudanean atzera egin dut.

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?
e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.

Bidea berriro egin ostean interneteko publizitateak duen indar eskasiaz konturatu naiz. Irratiko kuñak internet baino eraginkorragoak dira nahiz eta irudirik ez izan. Webguneetako publizitateari jaramonik ez egiten ohituta gaude.

Halere, badira publizitatea egiteko modu eraginkorragoak interneten: Informazioarekin nahastuta edota aplikazio berrien erabilpena eginez (facebook, twitter, youTube…). Nik neuk publizitatea/propaganda jaso dut era inkontzientean, publizitatetzat jo gabe.

Hausnartzen:
Internet komunikabideak publizitaterako aukera ugari eskaintzen baditu ere, argi dago ez dela hedabide tradizionalen eredua jarraitu behar. Internetek parte hartzea ahalbidetzen du, hori da publizitaterako bidea. Banner, pop-up eta spam bidez egiten den inbertsioa sarean ez da eraginkorra.

Egia esan, doan diren bideak ordaindutakoak baino eraginkorragoak dira. Sare sozialak eta plataforma berriek eskaintzen dituztenei buruz ari naiz batez ere.

Era berean, informazio, sozializazio eta parte hartzerako guneetan gertatzen ari den intrusio honek oraingoz ez du kontrolik eta ez du gainezka egin. Izan ere, gainezka egiten duenean publizitate era honen aurrean itsu bihurtzen ikasiko dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on martxoa 1, 2009 by in Eraginkortasunaren baliospena.
%d bloggers like this: