Komunikasten

Bluetooth: aro teknologikoaren koska urdina

Kontsumoaren gizartean, hau da, denetarik kontsumitzen dugun garai honetan publizitatea izugarri garatu egin da. Gaur egun, teknologia berriekin publizitaterako kanal ugari sortu dira. Era askotako komunikazioak ditugu.

Bilakaera laburbilduz: lehendabizi, telefonoa asmatu zuten, eta ondoren sakelako telefonoak eta bere hobekuntza eta aplikazio guztiak. Bestetik, interneten sorrerarekin batera sarean konektatzeko zuntzik gabeko bideak sortu ziren, Wifi-a adibidez. Telefonoen eta aparatuen arteko zuntzik gabeko komunikazioa ere aurkitu zuten orain dela 15 bat urte: Bluetooth-a. Irrati-frekuentzien bidezko transmisio hauen aplikazioetariko zabalduena gertutasunezko publizitatea izan da.

Garai honetan jada inprentarik gabe ere publizitatea egiteko bideak baditugu. Publizitatea egiteko historian asmakizun inportanteena atzean utzi dugu. Irrati-frekuentzien bidezko komunikazioekin aski da iragarleak hartzaileari mezua igortzeko. Horretarako, berrikuntza ugari egon dira teknologien munduan, noski. Aurretik, sakelako telefonoak, ordenagailu eramangarriak, iPod-ak eta PDA-k ugaritu dira, besteak beste.

Gehien erabiltzen dena sakelako telefonoetara Bluetooth bidez informazioa bidalketa da: abesti, katalogo, irudi, pantaila-babesle, kupoi elektronikoak edo bideoak gertu dagoen banaketa puntu batetik igortzea, alegia. Bidalketa doakoa denez eta bluetooth banatzaileak merkeak direnez, erraz zabaldu da marketin zuzeneko bide hau. Horregatik, publizitate agentziek erabiltzailea hainbeste mezurekin nazkatu beharrean, hartzaileari zerbait eskaintzen diote. Egia esan, hasieratik Bluetooth bidezko publizitatea originala izan da, izan ere, igortzeko bidea jada berria izateagatik erakargarria da erabiltzailearentzat.

Teknologiaren aro honen hasieran gaudelakoan nago, hasi besterik ez da egin. Gaur egun zuntzik gabeko komunikabideak eta aparatu eramangarriak garatzen ari dira, bluetooth-a, wi-fi-a, sakelako telefonoak, ordenagailu eramangarriak, PDA-k, iPod-ak… Azkar ugarituko dira publizitateko mezuak teknologien bidez bezeroarengana era pertsonalizatuan bidaltzeko bideak.

NONDIK DATOR?

Zer da
Dispositibo diferenteen artean ahots eta datuen transmisioa ahalbidetzen duen Area Pertsonaleko Zuntzik Gabeko Sareetako (WPAM) industri-espezifikazio bat da. Radio-frekuentzia seguru eta orokorrean librearen bidezko lotura erabiltzen du. Normalean, hauek dira betetzen dituen helburuak:
• Ekipo mugikor eta finkoen artean komunikazioak ahalbidetu.
• Haien arteko kableen eta konektoreen beharrik ez izatea.
• Zuntzik gabeko sare txikiak sortzeko aukera eman eta gure ekipo pertsonalen artean sinkronizazioa ahalbidetu.

Bluetooth izena jarri diote kontsumo txikiko dispositiboentzat bereziki diseinatu den komunikazio protokoloari. Dispositibo hauek estaldura txikikoak eta merkeak izan ohi dira.
Protokolo honi esker, dispositiboak haien artean komunikatu daitezke, betiere bere eskumenean dagoenean. Komunikazioa radio-frekuentzia bidez egiten dira, hortaz, dispositiboak ez dira lerrokatu behar, are gehiago, logela desberdinetan egon daitezke transmisioaren indarra nahikoa baldin bada.
Hiru mailetako dispositiboak daude potentziaren arabera. Lehenengoak, indar handienetakoek gehienez 100mW edo 20 dBm izan ditzakete, horrekin gutxi gora behera 100 metrotara hedatzen dira. Bigarrenak gehienez 2,5 mW edo 4 dBm ditu eta 20 metrotara iris daiteke. Hirugarren mailakoa, ordea, mW bateko potentzia izaten du eta metro bateko zabaleran transmititzen dituzte irrati-frekuentziak.
Bluetooth teknologia aurrera egiten ari da. Laster gurean izango den 10x bertsioak 30 Mbp bidaltzeko aukera emango du. Denborarekin, Bluetooth 100x ere izango dugu, hots, 300 Mbp igortzeko teknologia.
Sorrera
1994. urtean Erikssonek ikerketa bat egin zuen kontsumo eta koste txikiko interfaze berri honen bideragarritasuna probatzeko sakelako telefonoak eta bestelako gehigarrien arteko inter-konexioa lortzeko. Proiektuak aurrera egin ahala konturatu ziren lotura hau hainbat aplikazioetan erabilgarria zela eta bere bertutea irrati txip baten oinarritzen zela.
Izena eta irudiaren esanahia
Danimarkako eta Norvegiako erregea izan zen Harak Blatand-etik datorkio izena, ingelesez ‘Harol Bluetooth’, hau da, hortz urdina. Harak Blatand erregea komunikatzaile ona izateagatik eta Norvegiako, Suediako eta Danimarkako tribuak bateratzeagatik ezaguna izan zen.
Halaber, Bluetooth hainbat teknologia bateratzen saiatu da, hala nola, ordenagailuak, sakelako telefonoak eta bestelako periferikoak.
Bluetooth-aren sinboloa Norvegiako antzeko ‘runa’ (aitzinako eskandinabiarrek erabiltzen zuen idazkeraren karakterrak) – eta B ( Berkanan) eta H ( Hagalla) letren lotura da.

Sakelako telefonoa
Gaur egun, sakelako gehienak komunikazio sistema hau daukate eta bere aplikazioa beste motako periferiko eta dispositiboetan aplikatzen ari dira, esate baterako, PDA-tan, ordenagailu eramangarrietan, multimedia musika-irakurgailuetan, argazki kamera digitaletan… Halere, mobila da guztien artean dispositibo erabiliena, hortaz, publizitaterako bide eraginkorrena.

Sakelakoa telefonia sare mugikorrean sartzeko aukera ematen duen zuntzik gabeko dispositibo elektronikoa da. Zelularra dela esaten da sarea osatzen duten antena bakoitza zelula bat delako, satelite bidezko sare telefoniko mugikorrak ere egon arren. Eramangarritasuna da bere berezitasuna, ia edozein lekutik komunikatzeko aukera eskaintzen du. Bere lehentasunezko funtzioa ahots bidez komunikatzea bada ere, garatua izan da eta aukera berriak eskaintzen ditu, hala nola, argazkiak egin, agenda antolatu, interneten sartu, bideoak bidali, GPS-a, mp3-a.

Gaur egun munduan sakelako telefonoen 2.500 milioi linea daude, hazkundea egunean 1,2 milioi linea berrikoa da. Gainera, 2010eko lehen lau hilabetekoan 4.000 linea izatea espero da. Mugikorren harrera bestelako dispositibo batena baino azkarragoa izan da. Munduan herritar baino eskuko telefono gehiago daude.

Espainian, 2008an 51 milioi sakelakoak izan ditugu, gutxi gora behera. Ez da datu txikia kontuan izanik 10 urte baino pixka bat gehiago direla mobilak iritsi zirenetik. Pertsona bakoitzak bere bizitza osoan 6 sakelako telefono izaten dituzte gaur egun telefonoak ekoizten dituen Phone Housek egin duen ikerketa baten arabera.

Egun, komunikazio bide berrien bila ari dira mobilen konpainiak. Bluetooth-a bezalako bideak garatzen ari dira. Interneten sartzeko aukerak ere garatzen ari dira, horretarako WAP teknologiarekin ari dira lanean. Interneten konektatzeko gaur egun GPRS sistema erabiltzen da, TCP/IP protokoloaren bidez sarean sartzeko aukera ematen du. GPRSaren abiadura segundoko 54kbit-ekoa da. Halere, aztertzen ari dira sarean konektatzeko bide berriak, haien artean Bluetooth-a.

Sakelako telefonoa publizitatea egiteko bide berria

Sakelako telefonoak eskaintzen dituen aukerak gero eta gehiago dira. Bluetooth-a ez da publizitatea egiteko sistema bakarra. Gaur egun, hainbat bide garatzen ari dira, lau dira, Bluetooth tartean:

• Bluetooth-ak proximity marketing-a ahalbidetzen du, hau da, dauden leku geografikoaren arabera erabiltzaileek publizitatea jasotzea ahalbidetzen du.

• Iragarkiak mobilentzako webguneetan: ‘.mobi’ domeinuaren luzapenarekin, handitu egin da sakelako telefonoentzako webguneen garapena. ‘AdMod’ konpainia da webgune hauetan publizitatea sortzen denbora luzeen eman duena adibidez.
• Deien doaneko zerbitzuak publizitatea jasotzearen truke: publizitate mota hau SMS bidez jasotzen da deietan tarketatua.
• Pay Per Click mobiletan: Interneteko PPC-aren garapena sakelako telefonoetan.

Sakelako telefonoen eraginkortasuna publizitaterako kanal egokia bilakatu dute. Hortaz, gero eta aukera gehiago asmatzen ari dira mobilen bidez publizitatea egiteko. Adibide eta aurrerapen gisa, google-k iragarri du doaneko telefonoak egiteko asmoa duela, mobilak publizitatearekin finantzatuta egongo lirateke. Mobilek publizitatea pertsonalizatzeko aukera ezin hobea eskaintzen dute.

Bluetooth teknologia erabiltzen duten euskarriak

Bluetooth-a telekomunikazio eta informatika sektoreetan erabiltzen da batik bat: PDAk, sakelako telefonoak, ordenagailu eramangarriak, inpresorak eta kamera digitalak.

Aplikazioen zerrenda:
• Zuntzik gabeko komunikazioa eta esku libreak eta kotxerako kit-a.
• Zuntzik gabeko sarea bandaren zabalera hain garrantzitsua ez den leku txikietan.
• Zuntzik gabeko komunikazioa ordenagailu eta sarrera eta irteerako dispositiboak, inpresorak, teklatuak eta saguak batez ere.
• Fitxategien transferentzia OBEX dispositiboen bidez.
• Kontaktu fitxen, hitzorduen eta gogorapenen transferentzia OBEX dispositiboen bidez.
• GPS eta medikuntza materialaren arteko kable bidezko komunikazio tradizionalaren ordezkapena.
• Urruneko kontrolak (lehen ‘inflarrojo’-ekin egindakoak)
• Publizitate txikiak bidali Bluetooth dispositiboetara.
• Bideojokoetako kontsoletan Bluetooth-a erabiltzen da, zuntzik gabeko mandoak erabiltzeko (Sony PlayStation 3-k eta Nintendo Wii-k erabiltzen dute)

Bluetooth bidez zuntzik gabeko GPS-a (Qstarz BT-Q890 NANO)
Bluetooth komunikazioa erabiltzen duten teknologiekin bukatzeko, aipatu beharra dago aplikazio gehiagoetara eramateko probak egiten ari direla. Hori dela eta, laster aparatu gehienen arteko loturak zuntzik gabekoak izango dira. Adibide gisa, etxeetako domotikan probak egiten ari direla aurrera dezakegu.

ZERTAN ARI DA?

Zertarako erabiltzen da
Bluetooth sistema publizitatean marketin zuzena gauzatzeko erabiltzen da gaur egun. Hainbat enpresek erabiltzen dute jada, batez ere, beren kanpainak laguntzeko, mix marketinaren osagai bat bezala.
Adibideak
Nike-k erabili zuen Espainian lehenengo aldia, Bartzelonan izan zen, Katalunia plazan, lona erraldoi bat kokatu zuen Rafa Nadal tenis jokalaria eta Nike marka protagonistak zirela. Hortik pasatzen ziren erabiltzaileek ‘new Nike Pro TV’ spota eta Nadalen pantaila babesle bat jaso zezaketen. Bilboko /i/vista agentziak egin zuen 2005eko urriaren 20an.

Erabiltzeko era asko daude:
• Multimedia edukia.
• Informazio katalogoak.
• Promozioak.
• Kupoiak.
• Fidelizazio txartelak.
• Datuen jasotze baimendua.
• Lehiaketak.
Erabiltzaileak mezu bat jasotzen du telefonoan iragarlearen edo kanpainareni zenarekin, adibidez: ‘Nike Joga Bonito’. Onartzen badu artxibo bat jasoko du: irudi bat, kanta bat, bideo bat, joko bat…
Hau da ‘Nike Joga Bonito’ kanpainaren irudia. MPG agentziak egin zuen Nike iragarlearentzat kirol-arropa promozionazeko Espainian eta Portugalen.

Interaktiboak
Bluetooth bidez zabaldutako publizitatea erakargarria izateko bezeroari zerbait eskaintzen saiatzen dira, parte hartzea sustatzen dute edo sariren bat eskaintzen dute.
Coca-Cola-k eta MAMI-k, MyAlert Elkareraginezko Marketina, Bluetooth-en bidezko lehen marketin kanpaina masiboa kaleratu zuten. Kanpaina honen helburua, beraien erabiltzaileak saritzea izan da, mobilentzako eduki eta zerbitzuen bidez, hauek guztiz doakoak izanik. “On the go” ekintzak Espainiako leku ezberdinetan burutu dituzte eta horretarako bluetooth dispositiboa duten 54 kotxe leku estrategikoetan kokatu zituzten. Kotxe hauen bidez eduki mobila bidali zaie bluetootha konektatuta duten eta hortik 25 metroko erradio batean mugitzen diren erabiltzaileei.
Gainera, Coca-Colak markarekiko bereziak izango diren edukien sormenean apustua egin du: JAVA joko pertsonalizatua, markaren kanpaina berezien irudiak eta soinu polifonikoak eta errealak, B!MyAlert-en bidez eskainiak. Beraz, Coca-Cola eta MAMIk Bluetooth teknologi berritzailean apustua egin dute, hurbiltasun marketina eta mugikorren edukien doako transferentzia bideratuz.
Interaktibitatea sortzeko galdera batekin nahikoa da. Horrela egin zuen ‘Nestlé Helados’ ‘Elsa Pataky’ aktoresarekin egindako kanpaina laguntzeko bluetooth bidez. Mezu hauek Espainiako izozkien salmentarako etxoletan banatu zen. RMG CONNECT agentziak egin zuen.

Sariak
Kupoi elektronikoak ere erabiltzen dira (e.coupons eta m-coupons-ak).
Esate baterako, MC Donals-ek bere salmenta puntuetan kupoiak bidali ditu. Whiskas eta J&J-k ere egin dute.
Jokoak ere bidaltzen dira sarritan. Adibide gisa, Euskal Herriko Elebila taldeak egindako jokoa dugu. Elebilak euskal hitzak osatzeko jokoa banatu zuen Zientzien astean Donostia erdialdean jarritako karpa batean. Anesvad-ek ere, Euskal Herrian, 2006 urtean joko bat banatu zuen India, Txina eta Boliviaren egoerari buruzkoa. Joko honek erabiltzaileen arteko interaktibitatea era ahalbidetu zuen.
Mp3 abestiak, filmen trailerrak eta pantaila-babesleak ere igorri egiten dira musika talde baten lan berria edo atera berriko pelikula bat promozionatzeko. Promozio hauek askotan gazteen ilarak sortu ditu.
Esate baterako, Seat Ibizak Shakiraren pantaila-babeslea bidal izuen Genevako Automobilaren Nazioarteko Erakustazokan 2007 urtean. Hau da bidalitako irudia:

Bionamanek, bere aldetik, abesti bat bidaltzeaz gain, film abaten zatia eta bezeroarekin harremanetan jartzeko bidea ahalbidetu zuen. JWT agentziak Valentziako kioskoetan jarri zuen martxan.

Zumosol-ek adibidez ‘El Canto del loco’ musika taldearen bira babestu zuen. Horretarako ‘bideo blog’ bat sortu zuen ia momentu berean gertatzen zena hedatuz. Era berean, bluetooth bidez taldearen abestiak banatu zituen.
Informazio berezitua ere eskaintzen da. Coca-Colak Moviestar-ekin ‘Bideogolak’ banatu zituen. Mundialean futbol taldeetako golak 3D-n birsortuta bidaltzen zituen gertatu eta 5-10 minututara. Era berean, site bat sortu zuen gol onenak bozkatzeko.

Bestetik, katalogoak banatzeko bidea ere bada. Gainera katalogoarekin batera entretenimendurako jokoren bat ere eskain dezake iragarleak. Horrela egin zuen VolskwWagen EOSek Madrileko Aireportuan banatutako katalogoaren bidez. Irudian ikus daitekeen bezala, produktuen informazioa emateaz gain ‘puzzle’ bat osatzeko aplikazioa ere sartu zuen. Aplikazio hau MEDIACONTACTS / HAVAS GROUP agentziak burutu zuen.

Askotan bidalketa hauek lonekin lagunduta doa. Lona, kartel edo paneletan kanpainaren informazioa agertzeaz gain, bluetooth bidalketaz ohartarazten dute. Esate baterako, ‘Microsoft’-ek ‘Windows Mobile’-len kanpainan Madril eta Bartzelonan lonak kokatu zituen. Kanpaina Universal MCCANN agentziak egin zuen.

Erabilpena handituz doanez, irudimena nabarmen landu behar du kanpaina eraginkorra izateko. ‘Coca-cola’-k adibidez, geroglifiko bat bidal izuen ‘acuarius cola’ edari berria promozionatzeko. Informatzeko honek ere lona bat kokatu zuen Bartzelonan (UNIVERSAL MCANN)

Euskal Herrian egindakoak
Euskal Herrian ere teknika erabiltzen hasi dira. Bilbon dagoen ‘Animatu’ enpresak hainbat ekintza burutu ditu. Adibide pare bat:

2005eko Bilboko Aste Nagusian Udalak garraiobide publikoetan jaietako egitarauari buruzko informazioa bidali zuen.
Halaber, Guggenheim museoak bere programazioa eta aktibitateak zabaltzeko ere Bluetooth bidezko komunikazioa erabili du.
/i/vista agentziak Espainiako lehen bluetooth bidezko ekintza burutu zuen. Agentzia hau ere Bilbon dago.

Emaitza onak
Euskal Herrian burututako kanpainen emaitzak ez dut lortzerik izan. Halere, Espainian egindako batzuen emaitza baikorrak ezagunak dira. El Corte Inglés-ek 28.000 bezerok Calvin Klein promozio kanpaina baten deskarga burutzea lortu zuen. Bestetik, Expo Zaragoza 2008-ko antolakuntzak 81.042 mezu multimedia bidali zituen, Zaragozan, Espainia plazan eta Pilar plazatik pasatzen zen eta bluetooh-a konektatua zuen ibiltari bakoitzari. Mezuan hainbat irudi agertzen ziren, batetik, Fluvi maskotaren bi irudi azaltzen ziren, bestetik, Expo Zaragozaren bi logotipo eta azkenik, “muestra internacional”-ari buzuzko bideo bat.
Bestelako euskarrietan ere promozio bereziak egiten dira. Kraft-ek iPod-erako sukaldatzeko errezetak bidali zituen.
Publizitatearen inbertsioari buruzko datuen arabera (Iturria: Infoadex), 2007an ez-ohiko medioek gora egin dute % 9,2-an 2006ko datuekin alderatuta. Orotara, 8.124 miloi euro inbertitu dira Espainia osoan. Ez-ohiko medio horien artean marketin zuzenean Bluetooth-aren erabilerak eragina izango zuen. Halere, Infoadex-ek ez ditu Bluetooth bidezko komunikazioak zehazki jasotzen. Ziurrenik, joko promozionaletan (%15eko hazkundea izan zuten), fidelizazio txarteletan (%15koa), salmenta puntuetan animazioa (%6koa) eta telefono bidezko marketinean (%9koa) islatzen da batez ere sistema honen erabileraren gorakada.


* Infoadex-ek Espainiako publizitatearen inbertsioa neurtzen du. Datu hauek 2008ko txostenetik aterata daude, hortaz, 2007 jardunekoak dira.

Espainian mobil-marketinak oso emaitza onak omen dauzka. Mobile Marketing Association eta Accenture aholkularitzaren arabera, 2008an publizitate inbertsioaren komunikabide onenen artean kokatu zen, % 89ko hazkundearekin 2007 urtearekiko. Are gehiago, urrian argitaratutako datu horien arabera, 2012an urteko %70eko hazkundea izango du mobil-marketinak.
Beste datu bat: Dynamic Logic-ek argitaratutako azterketa baten arabera, mobilen publizitatearen eragina marketin tradizionaleko kanpainekin alderatuz % 23,9 handiagoa izan da.
Halaber, aparatu teknologiko berri gehienek Bluetooth sistemarekin fabrikatzen dituzte. Ordenagailu eramangarrietan, IPod, PDA eta horrelakoetan ere publizitatea jasotzeko aukera dago.
Gainera, gero eta teknologia gehiago kontsumitzen dugu. ‘Teknologiaren kontsumoaren’ aroan gaudela esan genezake. Urtero mobilen %40a berritu egiten ditugu. Mobile Marketing Association elkarteak argitaratutako azterketaren arabera Espainian sakelako telefonoaren penetrazioa % 99ekoa da. Norbanako bakoitzeko 1,07 linea omen daude.
Marketin zuzeneko bide honen ikaragarrizko hedapenaren iragarpenaren beste argumentu bat ematearren, gero eta agentzia gehiago ari dira mobiletako publizitatea garatzen. Are gehiago, jada badira marketin zuzenean bereziki lan egiten duten publizitate agentzia asko.

NORA DOA?

Bluetooth-a publizitate kanal eraginkorra izango da?

ALDE

Irrati-frekuentzien bidezko komunikazio honek zuntzik gabeko informazio transmisio azkarra ahalbidetzen du. Di-da batean irudiak, musika, bideoak edo jokoak hedatzen ditu.

Gainera sakelako telefonoetan jasotzen da, herritarrok jada objetu pertsonaltzat hartu dugun aparatu oso erabili horretara. Mobila leku guztietara eramaten dugun aparatua izateaz gain telefono bat baino askoz gehiago da: agenda, argazki kamera, musika irakurgailua, irratia, GPSa, Kontsola, internet nabigatzailea, telebista… Mobila munduko 7. Mass Media da eta penetrazio handiena duena. Gainera, teknologia hau aparatu berrietan integratzen hasiak dira, hortaz, mezuak jasotzeko aukera gehiago izango dira: PDA-k, iPod-ak, ordenagailu eramangarriak…

Marketin zuzen-zuzena egiteko bidea. Gertutik iristen zaigu mezua, proximity marketinak dakarren abantaila guztiekin. Mezua pertsonalizatu daiteke leku geografikoa eta adin taldearen arabera, besteak beste. Adibidez: Musika talde elektroniko baten kontzertuko publikoaren adina eta gustuen araberako mezua egokitu daiteke. Hortaz, segmentazioa ahalbidetzen du.

Bluetooth bidez mezuak bidaltzea eta jasotzea doan denez bide errentagarria da. Bluetooth bidaltzaileak ere ez dira oso garestiak. Mezuaren diseinua eta aplikazio informatikoa garatzea baino ez du behar. Azken honetan, agentziek originaltasuna lantzen jakin dute, ez baita erraza publikoa ez gogaitzea edukirik gabeko irudi edo mezuekin. Gehienek ulertu dute gure objetu pertsonal batean onartzeko zerbait eskaintzean ezinbestekoa dela: kupoiak, jokoak, pantaila babesleak, abestiak… Publizitatea ondo tratatua iristen zaio erabiltzaileari.

Publizitatea erakargarri honek birala izateko joera du, hau da birbidalia izan ohi da. Aparatu batetik bestera bluetooth bidez bidaltzeko aukera eskainiz mezua gehiago hedatuko da.

Publizitate kanal berri hau publiko gaztearentzat oso egokia da. Teknologia berrien jarraitzeak dira eta erraz ulertzen dituzte bide berrien funtzionamendua.

Bestetik, interaktibitatea ere ahalbidetzen du. Horrekin batera, bezeroaren datuak eskuratzeko bidea da.

KONTRA

Halere, bada teknologia berriekin hain ondo moldatzen ez den publikoa. Adineko publikoarentzat zailagoa da ulertzea zer den bluetooth-a. Hori dela eta, oraindik bide hau ez da horrelako publiko batekin erabili behar, ez baita eraginkorra izango. Askok oraindik ez dakite ezta bluetooth-a aktibatzen aurretik ez baitute informazio hori jaso. Aitzitik, denborak aurrera egin ahala, bide hau zabalduko da.

Txina, Alemania, Japon, Taiwan, Estatu Batuak eta Erresuma Batuan 18 urtetik gorako 2.500 pertsonei Millwarr Brown-ek 2008an argitaratutako inkesta baten arabera, herritarren %85ak bluetooth teknologia ezagutzen du eta % 68ak logotipoa identifikatzen dute.

Halaber, berrikuntza eta teknologiak aurrera egin ahala, orain dituen zailtasunak atzean utziko ditu. Adibidez, telefono berrietan jada bluetooth-a aktibatuta izateak ez du sakelako telefonoaren bateria lehen bezala agortzen. Bestetik, Bluetooth bidalketak egiteko eremuak zabaltzen joango dira, bidaltzaile indartsuagoak asmatu eta merkaturatuko baitira.

Hortaz, Bluetooth bidalketak bestelako bide tradizionalagoekin konbinatzea gomendatzen da. Publizitate kanpainaren osagaia baino ez da.

Gaur egun, marka asko hasi dira sistema hau erabiltzen. Hori dela eta, publikoa nazkatzeko arriskua dago. Mezu gehiegirekin publikoa saturatzeko arriskua dago. Badira XXI. Mendeko Spam-a dela esaten hasi direnak.

Era berean, mezuak interaktiboak direnean, bezeroaren datuak eskatzen edo zuzenean hartzen dituzte (telefono zenbakia esate baterako). Horrek norbanakoen intimitatea erasotzen dute. Interneteko foroetan badira horrekin kexatu diren erabiltzaileak.

Lehen, bluetooth bidezko publizitate erakargarria egiten dela baieztatu badut ere, zuzeneko marketina batzuetan txarto egiten dela ere aitortu beharra daukat. Hain zuzen ere, Andy Owenek, zuzeneko marketineko adituak, honi buruzko oharra egin du hainbat alditan. Zehazki, teknologia berriak erabiltzen direnean bideari mezuari baino garrantzi gehiago emateko arriskua dagoela ohartarazi du Owenek. Orain, bluetooth bidezko publizitatea berria bada ere, hurrengo urteetan ohiko zerbait izango da eta mezua lantzen jarraitu beharko dute agentziek publikoa ez nazkatzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on otsaila 28, 2009 by in Artikuluak.
%d bloggers like this: