Komunikasten

Medio berri bat: jendea

Angel Riesgo profesionalak publizitateak ERAGIN behar duela azpimarratu zuen DDB agentziako adituak komunikazioaren eboluzioa hiru hitzekin laburbildu zuen Donostian emandako saio batetan: INTERESA > ELKARRIZKETA > ERAGINA.

“Ezin duzu erlekume bat zuzendu, baina berarengan eragina izan dezakezu” izan zen Angel Riesgo publizitate adituaren hitzaldiaren izenburua. Riesgo DDB agentziaren presidentea izateaz gain, ‘swarm marketin’aren inguruko liburu bat idatzi berri du. Hortaz, bere helburua publizitateak eragin behar duela azaltzea zen. Publizitatea jada ez da interes soil bat, ezta dialogo bat, publizitatearen eginkizuna eragitea da.

Gaur egun hainbat alditan entzuten ari garen ideia hau azaltzeko mikrofono eta telefonoaren metafora erabili zituen. Orain arte, komunikazioa mikrofono baten bitartez burutzen zen. Gaur egun, berriz, telefonoa erabiltzen dugu, hau da, erabiltzailearen erantzuna jaso egiten dugu. “Publikoak egiten duena eta nahi duena kontuan izan behar dugu”, adierazi zuen DDBko presidenteak.

Lehen eta egungo publizitatearen bilakatzea azaltzeko ‘Mass’ eta ‘Swarm’ marketinaren arteko alderaketa egin zuen. Lehen masen marketina egiten zen, hau da, eskaera bat egiteko marketina. Gaur egun, ordea, ‘swarm’ marketina beharrezkoa da, hots, zerbait eman behar duena. ‘Swarm’ ingelesez erlakume esan nahi du. Erlakume horretan eragiteko markek zerbitzu bat eman behar dute. Adibide bezala, Michelin aipatu zuen Angel Riesgok: “Michelinek gurpilak egiteaz gain, Michelin gida sortu du eta formula 1eko babeslea da”.

Horrekin batera, Estatu Batuetan ematen ari den ‘marketing living’ korronte berriaren aipamena egin zuen. Horren arabera, produktuek zerbitzu bat ematera behartuta egongo dira.

Hitzaldiaren helburua ERAGINaren garrantzia nabarmentzea izan bazen ere, eragiteko teknika berriak badirela ere azpimarratu zuen. “Medio berri bat daukagu: jendea”. Jendea da eragiteko bide zuzenena profesionalaren arabera. Baieztapena azaltzeko giza-sareen eragina jarri zituen adibide bezala. Esate baterako, facebook bidez lagun asko dauzkan preskriptore batek iragarri nahi den produktu edo zerbitzuari buruz esaten duenak eragin handia izango du. Hartzaileon informazio iturri eraginkorrenak familia eta lagunak dira, pertsonengan komunikabideengan baino konfiantza handiagoa baitugu.

Bestetik, agentzien finantzazioari buruzko eztabaida piztu zuen DDB agentziako adituak. Bere ustez, agentziek egiten dituzten lanen eraginkortasunaren arabera kobratu behar dute hilero iragarleak agentziari soldata moduko bat eman beharrean. DDBk egindako kanpaina baten adibidea azaldu zuen zergatia ulertarazteko. DDBk Estudiantes saskibaloi taldea bigarren mailara joatea ekiditeko kanpaina burutu zuen. Kanpaina egiteko kirol taldeak 40.000 euro baino ez zituen inbertitu. Agentziak ‘maketin txiroa’ deritzon kanpaina burutu zuen “que no bajamos” kamisetak banatuz eta telebista programetako aurkezleei opari bitxiak bidaliz (‘eroskeria marketina’). Saskibaloi taldeak inbertitutakoa eta kanpainarekin lortutako emaitza ekonomikoak ez datoz bat. Azkenean, kirol taldeak inbertsio handia lortu zuen ez zelako bigarren mailara jaitsi, agentziak, berriz, adostutako ordainketa jaso zuen.

Bukatzeko, gizartearen portaera ezagutu behar dela azpimarratu zuen. Are gehiago, agentziek komunitatea behatzeko profesional bat barneratu behar dutela adierazi zuen. ‘Chief community officer’ lanpostu berriaren bidez, eragin estrategia berriak burutuko dira agentzietan. Profesional honek, enpresa edo produktuaren inguruan sarean esaten dena ezaguna izango litzateke eta swarm estrategia bateratzailea sortu beharko luke, besteak beste.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on otsaila 23, 2009 by in Eraginkortasunaren baliospena,Jardunaldiak.
%d bloggers like this: