Komunikasten

Aurre-hausnarketa bat

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak eraginkortasun hitzari buruz:
iz. 1. Eraginkorra denaren nolakotasuna. 2. EKON. Proiektu baten errentagarritasuna, kostu/irabazi ratioen bidez adierazten dena. 3. ZUZ. Indarrean dagoen lege positiboak arautzen duen arloari egokiro erantzuteko gaitasuna, sarri erabileran eta hiritarren onarpenaz neurtzen dena.
Hiru definizioetatik, zein uste duzu egokitzen dela hobekien Publizitatearen Eraginkortasun kontzeptura?

Hiru definizioak osagarriak dira. Eraginkortasuna publizitatearen emaitzari egiten dio erreferentzia. Bigarren definizioak azaltzen duen bezala, ‘errentagarritasuna’ lortzeko egiten da publizitatea. Errentagarritasuna, berriz, ez da soilik ekonomikoki edo kuantitatiboki neurtzen. Hirugarren definizioak aurrekoak osatzen ditu komunikatiboa den aspektu bat aipatuz: “hiritarren onarpena”.

Iragarki bat “eraginkorra” dela esaten badugu, zer ari gara esaten benetan?
Aldez aurretik finkatutako helburua bete duela, hau da, emaitzak eman dituela.

Eta azkenik, gogoan hartu azken bolada honetako kanpaina publizitarioak. Atrebituko zinateke bata edo bestea eraginkorra izan dela esatera? Zein? Eta zergatik?
Betiko adibideak ez jartzearren eta galdera nire eremura eramenez, euskalgintzan egiten diren kanpainetan ‘eraginkortasun’ eta ‘arrakastaren’ marka duen kanpaina aipatuko dut, eguneko adibidea ez izan arren: Bertsozaleen finala Bizkaiarenan. Eraginkortasun neurgarria eta komunikatiboa: neurgarria finalean 15.000 pertsona egon zirelako, Euskal Herriko areto handiena bete zen, eta publiko berrira heldu zelako, euskaraz oraindik trebatzen ari direnengana, nahiz eta bertsolaritza ulertzeko hizkuntzaren maila altua behar izan; komunikatiboa mezua heldu zelako, publiko berriak bertsolaritza zer den ulertu zuelako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Information

This entry was posted on otsaila 21, 2009 by in Eraginkortasunaren baliospena.

Nabigazioa

%d bloggers like this: