
Lagun eskaera berria
Erabiltzailea: Komunikazioa Ikasten
Hau da Facebooken integratzeko egin dudan proban jarri dudan informazio bakarra.
Lagunak egiteko komunikazioa eta publizitate hitzekin zerikusia duten talde eta pertsonei eskaera egin diet, inolako mezurik bidali gabe. Aurretik, fidagarriago izateko, nire burua eta nire lagun bat gehitu ditut, guztiz ezezaguna ez izateko. Gutxi gora behera 100 pertsonei eta talderi bidali diet lagun eskaera. Segituan lagunak gehitzen hasi dira, ikaragarria! Ez dakite nor naizen ezta zertan ari naizen.

Astebete pasa ondoren, 53 lagun ditut, gehienak erakundeak dira: publizitate agentziak, komunikazio eskolak eta hedabideak. Halere, zerrendan 13 ezezagun daude. Denek ez naute onartu, noski. Bakar batek galdetu dit ea nor naizen. Azken honek ez ditu lagunak edonola onartzen badakielako tranpa egin dezakegula. “Nor zara? Zelan izan duzu nire berri? Zergatik onartu behar zaitut nire lagun moduan?”, galdetu dit.
Lagunekin batera zeharkako publizitatea jasotzen hasi naiz. Talde bakoitzak bere kontuen berri ematen du modu aske eta natural batean, zertan ari den esanez antolatutako ekintzen berri ematen du, interneten igotako artikulu baten linka jasotzen du, bideoak/argazkiak erakusten ditu…
Aukera berri bat
Sare sozialak komunikatzeko bide berria dira. Dirudienez mundu osoa konektatuta dago 6 pausutan, hau da, 6 pertsonen arteko harremanen bidez. Hori da sare sozialen filosofia.
Hedabide berri baten aurrean gaude, hortaz, publizitatzeko bidea ere bihurtu da. Zein politikok ez du bere kanpainan facebook erabili? Ezagunena Obama badugu ere, EAEko hauteskundeetan hautagaiek ere erabili dute. Euskalgintza ere erabiltzen hasi da (Adibidez: Kontseilua eta Sustatu).
Komunikabide berri hau hedabide tradizionalek ere baliatzen dute. Esate baterako Diario Vascok, Goiena Telebistak eta EITBk badute beren profila.
Marketin zuzeneko bide biral hau esplotatzen ari dira leku guztietatik. Jada ez da lagunen sare sozial soila, bestelako informazioa jaso, bidali eta sarekatzeko modu berria da. Komunikazio kanpaina bat burutzeko kanala ere bada (adibidez: Burger Kingek egindako kanpaina). Oraingoz komunikatzeko hedabide moduan testeatuta izaten ari da. Denek nahi dute muturra facebook bezalako sare batean sartu.
Esperientziak
Proba hau ‘publizitatearen merkatu baliospena‘ ikasgaiko irakasleak proposatu digu, beste norbaitek egindakoa adibide hartuta. Oso interesgarria izan da klasekide bakoitzak izan duen esperientzia, blogetan saltseatzen ibili naiz.
Orokorrean klasekideak sare sozial batean egon arren ez dira hauekin gehiegi fiatzen. Gehienen aburuz, facebook ez da moda kontu soila. Ni ere horrekin ados nago, hedabide berria asmatu baitu Obamaren lankide horrek.
Hausnarketa interesgarria da Amaiak egin duena. Kanpaina baten xede talde jakinera iristeko bide zuzena eta merkea da sare soziala. Era berean, norberaren buruaren publizitatea egiteko era bat dela ere aipatu du.
Seth Godin-ek publicity eta harreman publikoak bereizi behar direla azaldu du (esteka Harman agentziari esker lortu dut):
http://sethgodin.typepad.com/seths_blog/2009/03/the-difference-between-pr-and-publicity.html
Sustatun proba honen berri eman ondoren, erabiltzaile batek hausnarketa interesgarri hau argitaratu du: http://sustatu.com/1236929847
nineu ¦ 2009-03-13 ¦ 11:24
“Kaixo
Ba nik ladiz uste dut nahiko arriskutsuak direla. Facebook delako sare horretan zu ez zara zure datuen jabea, haiek dira. Eta nik ez nituzke nire datu pribatuak edonon jarriko.
Galdera bat, nondik uste duzu ateratzen dutela dirua? uste duzu dohako zerbitzu bat dela zuk zure alpaldiko lagunekin komunikatzen ahal izateko?
Datuekin komertziatzen dute, enpresei saltzen dizkiete. Adibidez, Applek Ipod berri bat atera nahi badu, ordainduz jakin dezake zein den jendeak gehiago maite duen kolorea, forma, iritziak eta abar…..
XXI. mendeko balore nagusia informazioa da, haiek argi ikusi dute, horrekin kometziatzen dute eta gaina guk bidea errazten dizkiegu.
Noski, nire iritzia baino ez, baikoitzak egin delaza nahi duena”.
Sare sozialek prentsan duen eragina aztertzen ari dira Paraguayn. Han, Euskal Herrian bezala, komunikabideek irakurleengana gertutatu dira eta parte hartzea ahalbidetzen ari dira.
Berria Komunikazioa Ikasten profileko lagun batek bidali dit. Helbide honetan irakur dezakezue:
http://espanol.groups.yahoo.com/group/comunicacion_digital/message/1327
Las redes sociales plantean nuevos retos al periodismo digital al punto de que algunos medios se han visto forzados a crear sus propios sitios comunitarios, coincidieron hoy en Paraguay expertos de la Sociedad Interamericana de Prensa (SIP).
En la primera jornada de la reunión de medio año de la SIP, Marcelo Franco, del medio argentino Clarín Global, consideró en su exposición sobre “La batalla por las nuevas audiencias” que los portales de los medios impresos están “bastante lejos” del centro de atracción de la segunda generación de internet, la web 2.0.
Destacó que en el “conglomerado principal de esta ciudad ideal” predomina “la línea de las noticias sociales, las producidas por la audiencia que tienen un origen en los consumidores y no en las cadenas de producción de las empresas de papel o gráficas”
Berria: http://www.berria.info/paperekoa/plaza/2009-03-25/045/901/Webguneetan_sare_sozialek_eta_lana_bilatzeko_atariek_dute_bisitari_gehien_EAEn.htm
2009-03-25
Webguneetan, sare sozialek eta lana bilatzeko atariek dute bisitari gehien EAEn
GASTEIZ. Estatistikaren Euskal Institutuak (Eustat) atzo jakinarazi zuenez, EAEn gehien bisitatzen diren webguneen zerrendan lana bilatzen laguntzen dutenak izan ziren nagusi 2008ko azken hiruhilekoan. Tuenti sare soziala zerrenda horretan sartu zen, eta Youtube eta Eusko Jaurlaritzaren webgunea ere lehen hogei horien artean daude. Lanbideren webgunea 19. postuan kokatu da.
Fotolog euskaraz
Sustatu: http://sustatu.com/1237799418?utm_source=rss&utm_medium=feeds
Euskara berandu iritsi da Fotolog.com-era
Josu Mendicute ¦ 2009-03-25 ¦
Argazkiak partekatzeko eta lagunekin jarduteko Fotolog zerbitzua euskaratu egin dute. Berandu beharbada, seguraski Tuentiren eraginez erabilpenean behera joan denean, eta argazkiak.org agertu denean iritsi da.
2008an zehar erabilpena jausten joan da, seguraski Tuentiren eraginez (azken 12 hilabeteetan nerabeen artean izugarri hazi den sare sozial espainiarra). Eta orain, jendea Tuenti euskaraz jar dezaten eskatzen ari denean, eta argazkiak.org agertu denean, Fotolog euskaratu dute. Txalogarria da Argazkiak.org-en saiakera merkatu hori (fotologero euskaldunak) bereganatzeko, baina zaila zeukan eta ez du lortu. Izan ere, Fotolog-en arrakasta ez zen argazkiak igotzeko erraminta hutsa (Flickr askoz hobea da hortan), baizik eta erabiltzaileen artean sortzen zen harremana. Lagunen fotologak egunero bisitatu eta komentatu behar ziren, batzuen artean bazegoen nolabaiteko konpetizioa ea nork komentario gehiago, lagun berriak egiteko ere balio zuen… baina ez da batere konfidentziala. Edonork irakur ditzake bi erabiltzaileren arteko elkarrizketak. Hori izan da azken urtean zehar Tuentira iritsitako erabiltzaile-uholdea eragin duen argumentu nagusia.
Bidaiarientzako sare soziala sortu dute komunikazio ikasle batzuk:
Una ‘web’ para vivir los viajes
Cuatro estudiantes de la ESTE han ganado el premio José Manuel Kutz para proyectos innovadores con Trourist, un nuevo concepto de ‘web’ para viajeros
http://www.diariovasco.com/20090216/economia/para-vivir-viajes-20090216.html
71,2% de los internautas latinoamericanos usan las redes sociales para comunicarse
http://www.tendenciasdigitales.com/images/Uso_de_redes_sociales.jpg
El boom de las redes sociales sigue en la palestra de esta sociedad interconectada. Luego de que 2008 se proyectara como el año de las redes sociales, marcando la profundización en la penetración y popularización de estos nuevos medios de comunicación, hoy, nuevas aplicaciones marcan la pauta. De las múltiples posibilidades que ofrecen las redes sociales, 71,2% de los internautas de la región latinoamericana las usan para comunicarse a través del envío de mensajes, hecho que pudo haberse potenciado por el lanzamiento de nuevos chats y, otro 47,5% de los usuarios, para ver fotos, quedando como tercer uso “saber qué hacen mis amigos”.
Por su parte, publicar fotos, ver videos, escribir sobre actividades personales, jugar y publicar videos son las otras actividades que los latinoamericanos realizan al suscribirse en las redes sociales. Resalta el hecho de que la generación y montaje de contenidos multimedia (como imágenes o videos), que requiere una mayor participación del usuario está en una escala intermedia de usos, por debajo de la posición más pasiva de seguir a los demás. La información se desprende del reporte de Uso de redes sociales y videos del estudio Usos de Internet en Latinoamérica 2008 realizado por Tendencias Digitales.
Informazio gehiago:
- el 83% de los jóvenes españoles usa, por lo menos, una red social
http://www.elpais.com/articulo/portada/REDES/SOCIALES/GUERRA/elppor/20080822elptenpor_2/Tes
- Facebook se plantea crear una moneda virtual
http://www.revistadeinternet.com/Web_2.0/2362/2009/03/26/Facebook-se-plantea-crear-una-moneda-virtual
- Consumerrek argitaratutako erreportaia:
http://www.consumer.es/web/es/tecnologia/internet/2004/07/19/106015.php
- Sareak diseinatzen dituen enpresa bat: http://www.redesenred.com/
Seme-alabak izan edo izango dituzten amentzako bat sortu dute: http://www.charhadas.com/ edo infidelitateak deskubritzeko sarea: http://www.descubrealinfiel.com/
- idatzitakoa sustatzeko bidea ere badira: http://ormembar.livejournal.com/350341.html